Europako Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat erdietsi dute ondasun matxuratu eta akastunen konponketa sustatzen duen zuzentarauari buruz, Konpontzeko eskubideari buruzko zuzentaraua (edo R2R) esaten diotenari buruz, alegia. Gaur adostu den legeriari esker, errazagoa izanen da kontsumitzaileek gailuak konpontzera jotzea haiek ordeztu beharrean, errazagoa, azkarragoa, gardenagoa eta erakargarriagoa izanen baita konponketa-zerbitzuak eskuratzea.
Behin-behineko akordio hori EBko legeriaren arabera konpontzeko betekizuna daukaten produktu guztiei aplikatu behar zaie, eta konpontzeko betebeharra ezarri die konpontzeko betekizuna daukaten ondasunen fabrikatzaileei; bestetik, informazio-inprimaki europar bat sortu du kontsumitzaileei konponketa-zerbitzuari buruzko funtsezko datuak emateko, eta Europako online plataforma batean bateratu ditu konponketari buruzko informazio-plataforma nazionalak.