Kontseiluaren lehendakaritzak (orain Belgikari dagokio) eta Europako Parlamentuko ordezkariek behin-behineko akordio bat egin dute gaur, kontsumitzaileentzako informazioaren betebeharrak hobetzeko eztiari, marmeladei, fruta-zukuei eta esne deshidratatuari dagokienez.

Akordioak eragina du “gosariaren zuzentarau” direlakoetako lautan, eta, behin formalki onartuta, arauak eguneratuko ditu elikagai jakin batzuen osaerari, etiketatzeari eta izendapenari dagokienez.

Eguneratutako zuzentarauek helburu dute dieta osasungarriagoak sustatzea, kontsumitzaileei laguntzea aukera informatuak egiten, eta gardentasuna bermatzea produktuen jatorriari dagokionez.

Informazio gehiago