Europako Kohesioaren eta Erreformen komisarioarekin izandako bileran, proposatu du bidezko trantsizio bat egitea, industriaren sektorean emakumeak duen zeregina indartzeko
María Chivite Bruselan egon da Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantza (ARA) ordezkatzen. Aliantza hori sare bat da, automobilgintzaren industriaren eta haren horniduren sektore azkarra duten eskualdeak biltzen dituena, eta isuririk gabeko errepideko garraiorako trantsizioak eragina izanen du horietan. Lehendakariak Ferreira komisarioari jakinarazi dio Aliantza prest dagoela eraldaketa digitala eta jasangarria lortze aldera lankidetzan aritzeko, eta ARAn parte hartzera gonbidatu du.
Automobilgintzaren sektoreak lehentasuna du Foru Komunitatean, industriako BPGaren % 25a sektore horri baitagokio eskualde honetan. Europan ere hala da: Europar Batasuneko enpleguaren % 6,1 ibilgailu autopropultsatuen industriari dagokio, eta 14 milioi pertsonak lan egiten dute sektorean, guztira. Horregatik, ezinbestekoa da neurri egokiak ezartzea ingurumena babesteko eta segurtasun-maila handia lortzeko eta, aldi berean, lehiakortasun eta egonkortasun maila handia ahalbidetzeko.