Enpleguko eta Eskubide Sozialetako Europako komisario Nicolas Schmitekin egindako bileran, lan profil berriak aztertu dituzte.
Chivite lehendakariak lehenengo bilera egin du gaur arratsaldean Bruselan, Enpleguko eta Eskubide Sozialetako Europako komisario Nicolas Schmitekin. Bileran, automobilen industriaren trantsizioan lan sektoreak dituen erronka berriei buruz jardun dute. Bi mandatariak bat datoz: garrantzitsua da erronka horri lau ikuspegitatik heltzea; hau da, ikuspegi politikotik, ekonomikotik, sozialetik eta teknologikotik. Hala, garrantzitsutzat jo dute Europako kogobernantza sustatzea arlo horretan, langileak birkualifikatzeko eta lan profil berriak sortzeko beharrei aurre egitea eta estatuen laguntzak handitzea, “inor atzean utziko ez duen” industria eraldaketa bati aurre egiteko.
María Chivitek, gaur egun Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzaren buru baita, Batzordeari helarazi dio Iruñean azaroan egindako Aliantzaren 2. Urteko Biltzarrean adostutako akordioa. Eskualdeetako Komiteak eta sektore pribatuak ere sinatutako dokumentu horretan, aztertzen da zer erronka dituen ibilgailu elektrikorako trantsizioak, inplikatutako eskualde guztien garapen bateratua bermatuko bada.