Dokumentu argigarri honek hurrengo proposamen-deialdien aurrerapena eskaintzen du, 2024ko deialdirako proposatutako gaiei, parte hartzeko arauei eta aurrekontu-esleipenei buruzko xehetasunekin. Kontuan izan, behin-behineko bertsio hau, baliabide baliotsua izan arren, aldaketak izan ditzakeela oraindik eta ez dela PRIMA edo Batzordearen azken erabakia.
PRIMA-Partnership on Research and Innovation in the Mediterranean Area programa Mediterraneo inguruan bultzatutako ikerketa eta berrikuntza ekimena da; ur, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien sistemen kudeaketa jasangarriagoa lortzeko beharrezkoak diren irtenbideak garatzeko sortua.
Lankidetzan egindako I+G proiektuen bidez, PRIMA proiektuak helburu hauek ditu: Mediterraneoko eremuan ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak garatzea eta ezagutza eta irtenbide komunak garatzea nekazaritzako elikagaien eta ura hornitzeko sistementzat; sistema horiek jasangarriak izan daitezen, NBEaren 2030 agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz (SDGak).
2024 deialdietarako, gutxienez 3 lege-entitate independenteko partzuergoak behar dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Oinarria, gutxienez, 3 herrialdetan izatea.
- Horietariko batek, gutxienez, EBko kide den estatu batean egon beharko du ezarrita, edo Horizonte 2020 programarekin lotutako hirugarren herrialde batean, betiere, MPCa ez bada (Mediterranean Partner Country).
- eta batek, gutxienez, Mediterraneo itsasoko hirugarren herrialde batean (MPC) izan beharko du oinarria. Legezko hiru entitateek elkarren artean independenteak izan behar dute.
Europar Batasuneko estatu kideak: Kroazia, Zipre, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Luxenburgo, Malta, Portugal, Espainia, Eslovenia.
Horizonte 2020 programari lotutako hirugarren herrialdeak: Israel, Tunisia eta Turkia.
Horizonte 2020 programarekin bat egiten ez duten hirugarren herrialdeak, PRIMA proiektuan parte hartzeko baldintzak ezartzen dituzten lankidetza zientifiko eta teknologikorako nazioarteko hitzarmenak egin dituztenak: Aljeria, Egipto, Jordania, Libano eta Maroko.