Pirinioetako Lan Elkartea (PLE), Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (KPB) bitartez, PYRENEES4CLIMA proiektuaren buru da; Espainiako, Frantziako eta Andorrako beste 39 erakundek ere parte hartzen dute proiektuan
Proiektuarekin, lankidetzaren bidez, Pirinioetan erresilientzia areagotzeko egiten dute lan, klima aldaketara egokitzeko neurri eta ekintza zehatzak aplikatuz eta askotariko gaiak jorratzen dituztela.
PYRENEES4CLIMA “Pirinioetako klima-aldaketari erresilientzia dion mugaz gaindiko mendi komunitate baterantz” proiektuak 2023ko ekainean jaso zuen Europako LIFE programaren oniritzia, eta, prestaketa fasearen ondoren, ekintzak gauzatzeko faseari ekin zaio orain. Proiektuaren aurrekontua, guztira, ia 20 milioi euro da, eta garatzeko epea zazpi urte eta erdi; beraz, 2031n amaituko da.
Ekitaldiak iraunen duen bi egunetan, mahai-inguruak antolatuko dira, mugaz gaindiko ekintza klimatikoan eta klima politiketan benetako aurrerapenak ahalbidetuko dituzten zeharkako ekintzak nola berritu eta gauzatu zehazteko eta eztabaidatzeko. Gainera, lantalde paraleloak ere antolatuko dira lan paketeekin lotuta: mendiko ekonomia eta biztanleria; eta lurralde egokituak. Gobernantzari eta barne antolaketari buruzko gaiak ere landuko dira.