EBko estatu kideetako ordezkariek gaur berretsi dute Europako Kontseiluak eta Parlamentuak 2023ko abenduaren 15ean lortutako behin-behineko akordioa, lege berri bati buruzkoa, zeinaren xedea baita komunikabideen zerbitzuetarako esparru komun bat ezartzea EBko barne-mekartuan, eta komunikabideen askatasuna, aniztasuna eta argitalpen independentzia babestea EBn.
Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Legeak (EMFA) komunikabideen zerbitzuetarako esparru komun bat ezarriko du EBko barne-merkatuan. Halaber, zenbait neurri jasoko ditu kazetariak eta komunikabideetako bestelako hornitzaileak babesteko politikarien esku-hartzetik, eta aldi berean haien jarduera erraztuko du EBko barneko mugetan zehar.
Arau berriekin, herritarrek informazio libre eta askotarikoa eskuratzeko duten eskubidea bermatuko da, eta zehaztuko da estatu kideek zer erantzukizun duten eskubide hori babesteko baldintzak eta esparru egokia ezartzeari dagokionez.