Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco, Cidre du País Basque/Euskal Sagarnoa izango da mugaz gaindiko JDaren izena, eta Nafarroako sagardo-sektorea gehituko zaio
Nafarroak bat egin du Euskal Sagardoa JDarekin, eta Iparraldeko sagardo-sektorearekin batera, Europako mugaz gaindiko lehen jatorri deitura sortzeko proiektuarekin. Horren izen ofiziala Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco, Cidre du País Basque/Euskal Sagarnoa izango da. Modu horretan, hiru eskualdetako ekoizleek eta sagardogileek JD bakarra osatuko dute bertako sagardoa eta sagarra sutatzeko.