Indarrean sartu da Datuen Europako Erregelamendua. Araudi berriak EBko sektore ekonomiko guztietan sortutako datuak eskuratzeko eta erabiltzeko eskubideak zehazten ditu, eta datuen trukea erraztuko du, batez ere industriako datuei dagokionez.
Erregelamendu horrek ekitatea bermatuko du ingurune digitalean, zehazten baitu nork eta zer baldintzatan sor dezakeen balioa datuetan oinarrituta. Halaber, datuen merkatu lehiakor eta berritzaile bat sustatuko du, industria-datuak desblokeatu eta datuen erabilerari buruzko lege esparrua zehaztuko baitu.
Datuen Europako Erregelamendua 20 hilabeteko epean jarriko da indarrean, zehazki 2025eko irailaren 11n.
Informazio gehiago hemen.