18 urteko 36.318 europarrek doako bidaia-bonu bat jasoko dute Europako aniztasunaz ohartzeko, kultura-ondarea eta historia ezagutzeko eta kontinente guztiko pertsonekin harremanetan jartzeko. Hori guztia, Erasmus+ programak finantzatutako DiscoverEU ekimenari esker. 2023ko urrian atera zen DiscoverEU deialdia, eta aukeratutako hautagaiek urtarrilaren 9an jaso zuten albistea. Batez ere trenez bidaiatuko dute, 2024ko martxotik 2025eko maiatzera bitartean.

DiscoverEUren eskaera-txanda honetara aurkeztu zitezkeen 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteak, Europar Batasuneko estatuetakoak nahiz Erasmus+ programari lotutako herrialdeetakoak. Guztira, 144.038 gaztek aurkeztu zuten eskaera txanda honetan. DiscoverEU programak ikaskuntza-dimentsio bat ere barne hartzen du: bidaian abiatu aurretik informazio-prestakuntzak edo meet-up direlakoak eginen dira Europa guztian. Parte-hartzaileek bat egin dezakete Facebookeko talde ofizialarekin (#DiscoverEU), DiscoverEU komunitatearekin harremanetan jartzeko.

Informazio-fitxa honetan informazio gehiago aurkituko duzu DiscoverEUri buruz eta herrialde bakoitzeko zifrei buruz.