Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak gonbit egiten dizue martxoaren 14an Rafael del Pino entzunaretora joan zaitezten (Rafael Calvo kalea 39A, 28010 Madril), 09:00etatik 15:00etara, ekitaldi honetara:

«2024ko urteko ekitaldia, Espainian Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzeari buruzkoa»

Aukera paregabea izanen da ezagutzeko zer-nolako eragina duen benetan mekanismo horrek Espainian. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren hedapenaren berri emanen da ekitaldian, eta azalduko da zer-nolako eragina duen Espainian eta zer sinergia dauden EBko beste funts batzuekin, estatu-mailan.

Europako eta estatuko erakundeetako zenbait goi-ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian, baita beste eragile batzuek ere, funtsezko zeregina dutenak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa martxan jartzeko orduan.

Laster ezagutaraziko da ekitaldiaren programa, eta han zenbait esteka izanen dira aurrez aurre nahiz modu birtualean parte hartzeko.