Proposamen-deialdi berria iragarri da turismoaren arloko ETEentzat: “Ekosistema jasangarriago eta iraunkorrago baterako trantsizioa – turismoaren arloko ETEen gaikuntza”.

Helburu nagusia da Batasuneko turismoaren arloari laguntzea sendoagoa izaten eta ingurumenerako egokiagoak diren jardunbideak aukeratzen. Finantzaketaren xedea da erabateko laguntza-multzoa ematea: prestakuntza, finantzen inguruko laguntza eta aholkularitza-zerbitzuak. Laguntza horiek guztiak turismoaren industriako alderdi nagusiak biltzen dituen lankidetza-elkarte baten bidez eskainiko dira.

Finantzaketa-mekanismo honen azken onuradunak ETEak dira, sortu berriak eta ekintzaileak barne. Honako hauek dauden partzuergoen eskaerak onartuko dira: turismoaren industriako gako-eragileak, enpresei laguntzen dieten erakundeak, aholkularitza espezializatuak, turismoaren arloko profesionalak eta abar (onartzeko irizpideak deialdiaren testuan azaltzen dira).

Azken eguna:

2024ko otsailaren 21a (17:00 GMT+1).

Informazio gehiago