Europar Batasuneko estatuek adostu dute aireko eta itsasoko kontrolak ezabatzea Bulgariako eta Errumaniako mugetan. Erabakia aho batez hartu dute, idatzizko prozeduraren bidez.
2024ko martxoaren 31tik aurrera ez da pertsona-kontrolik egonen Europar Batasuneko aireko eta itsasoko barne-mugetan Bulgaria eta Errumaniaren eta Schengen eremuko gainerako herrialdeen artean. Egun horretan Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartearen (IATA) egutegia negutik udara aldatzen da.
Hori lehen urratsa izanen da; ondoren Kontseiluak erabaki baten bidez finkatu beharko du zer egunetan ezabatuko diren kontrolak barruko lehorreko mugetan.