Erabakiaren ondorioz laguntza gehiago emanen zaizkie turismoarekin lotutako sektoreei, hots, bidaiarien garraioan ari direnei, turismo-operadoreei, hotelei, kanpinei, bidaia-agentziei eta ibilgailuen alokairuan ari direnei.
Gaurko bilkuran Turismoaren Sektoreko Konferentziak turismoaren arloko enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuak finantzatzeko ezarritako lurralde arteko banaketa gehitzea onetsi du, eta ondorioz Nafarroak guztira 6,3 milioi euro jasoko ditu.
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaola Turismoaren Sektoreko Konferentziaren gaurko bilkuran izan da. Bertan turismoaren sektoreko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Next Generation funtsak banatzeko erabaki batzuk berretsi dira. Funts horien artean honako hauek nabarmentzen dira: 6.313.910 euro energia-efizientziako proiektuetarako, 538.838,17 euroko transferentzia gaitasun digitaletako prestakuntzarako eta 99.998,06 euro turismoaren iraunkortasun sozialerako planak egiteko.