Oraingo asteazkenean bideokonferentziaz egin den Ekonomia eta Finantza Gaietako Kontseiluaren bilkuran Espainiako lehendakaritzak Europar Batasuneko 27 estatuen arteko akordioa lortu du zerga-arauak aldatzeko.

Akordio horretara helduta Espainiako lehendakaritzak bete egin du Batasuneko buruzagiek Europako Kontseiluan adierazitako agindua: akordio batera iristea urtea amaitu baino lehen.

Gobernantza ekonomikoaren esparrua eraberritzea  EBren Kontseiluaren Espainiako lehendakaritzaren lehentasunetako bat izan da. Erreforma horren ondorioz arau berriak ezartzen dira defizita eta zorra kontrolatzeko.

Akordio honek defizita eta zorra mailaka eta etengabe murriztea bermatzen du (horrek zikloaren kontrako eragina edukiko du) eta eremu berdean, digitalean, sozialean eta defentsan egiten diren inbertsioak babesteko ditu.

Informazio gehiago