Interreg Europe programaren jarraipen batzordeak aurtengo ekainean itxi zen proiektu-proposamenen bigarren deialdian jasotako 146 eskaeretatik 78 onartu ditu, baldintzak ezarrita.
Baldintzapean onartutako proiektuen buru diren erakundeek laster jaso dute horren jakinarazpena. Jakinarazpen-gutunean zehatz-mehatz azalduko dira zer baldintza bete behar diren eta informazioa emanen da proiektuari ekin aurretik egin beharreko urratsei buruz.