Clean Hydrogen JU elkarteak  interes-adierazpenen deialdia egin du sektoreko hautagai edo ordezkari guztientzat. Alderdi Interesdunen Taldea Hidrogeno Garbia enpresa komuneko aholkularitza-kontseilua da. Bertan balio-kate osoko alderdi interesdunak biltzen dira.

Nola aurkeztu eskaera:

Eskatzaileek arretaz aztertu behar dituzte aukeratzeko eta baztertzeko irizpideak eta gainerako informazio garrantzitsu guztia dokumentu honetan:  interes-adierazpenen deialdia.

Eskatzaileek linean aurkeztu beharko dute eskaera Hidrogeno Garbia enpresa komunak prestatutako inkesta baten bidez; hemen eskuratzen ahal da.

Eskatzaileek kontuan eduki beharko dute aurrean aipatutako Batasunaren lineako inkesta dela bide bakarra eskaera aurkezteko eta 2024ko urtarrilaren 31ko 23h59 CET baino lehen aurkeztu behar dela.