Europako Batzordearen laguntzarekin, energia-industriako alderdi interesdunek Eskala Handiko Gaitasunen Elkartea (LSP) sortu dute Europar Batasunaren Gaitasunen Itunaren esparruan, energiaren sektoreko gaitasunak garatzeko Europa osoan. Urrats bat gehiago da Batasuna energia berrirako trantsizioarekin lotutako kualifikazio-urritasuna gainditzeko ematen ari den erantzunean. Sektore honetan enplegu-tasaren joera positiboa bada ere, energia garbien teknologien lehiakortasunari buruzko azken txostenean adierazten da kualifikazioen urritasunak eragina izan lezakeela energia garbien sektorearen hazkundean. 2023. urtean, 5 ETEtik ia 4k esan dute orokorrean zail dutela kualifikazio egokia duten langileak aurkitzen, eta Europar Batasunean ekipo elektrikoak fabrikatzen dituzten enpresen % 25ek aurre egin behar diote lan-merkatuko langile-urritasunari.

Eskala handiko gaitasunen elkarte hau sortzea 2022ko urrian onartutako Sistema Energetikoa Digitalizatzeko Ekintzen Planean ezarritako ekintza garrantzitsua da Europako Itun Berdearen lehentasunak betetzeko eta trantsizio digitala egiteko, REPowerEU planarekin bat etorriz. Energia berriztagarrien ekosistema industrialeko gaitasunen elkarteak osatuko ditu lehorreko eta itsasoko energia berriztagarriei dagokienez, bai eta ekosistema digitaleko gaitasunen elkartea ere.

Informazio gehiago