Gaur Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak Migrazio eta Asilorako Itunaren inguruan lortu duten akordio politikoa aurrerapen garrantzitsua da Europar Batasunean migrazioa kudeatzeko sistema bateratua eratzeko.
Akordioak Ituneko oinarrizko bost proposamen biltzen ditu:
– Kontrolaren gaineko erregelamendua: Baterako arauak ezartzen ditu hirugarren herrialdeetako pertsonak identifikatzeko; horrela Schengen eremuaren segurtasuna hobetuko da.
– Eurodac erregelamendua: Baterako datu-basea sortzen du; bertan datu zehatzagoak eta osoagoak bilduko dira, baimendu gabeko mugimenduak detektatu ahal izateko.
– Asilo-prozedurei buruzko erregelamendua: Honen bidez asilo-prozedurak, itzulera-prozedurak eta mugetako prozedurak eraginkorragoak eta malguagoak izanen dira.
– Asiloa eta migrazioa kudeatzeko erregelamendua: Batasuneko estatuen arteko elkartasunerako mekanismo berria ezartzen du (izan ere, horren bidez egungo sistema orekatu nahi da, herrialde bakan batzuek asilo-eskaera gehienak jasotzen baitituzte), eta arau argiak ezartzen ditu asilo-eskaeren gaineko ardurari buruz.
– Krisi-proposamenari buruzko erregelamendua: Honen xedea da Europar Batasuna etorkizunean prest egotea krisiei aurre egiteko, are migratzaileen manipulazioari ere.
Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak proposamen horiek formalki onartutakoan Migrazio eta Asilorako itun berriaren oinarriak ezarriko dira.