Hezkuntza eta Kultura arloko Agentzia Exekutiboak (EACEA, ingelesezko siglen arabera) hainbat informazio-saio antolatu ditu urtarrilean, Europa Sortzailea, CERV eta Erasmus + programen 2024ko deialdiei buruz.

Informazio gehiago

Bestalde, Kontsumitzaileen eta Justiziaren Zuzendaritza Nagusiak informazio-jardunaldi bat antolatu du datorren urtarrilaren 25ean, deialdiak aurkezteko:

  • Arlo zibilean eta penalean lankidetza judiziala sustatzeko ekintzak diruz laguntzeko proposamenen deialdia

 

  • Arlo zibilean, penalean edo oinarrizko eskubideen arloan justiziako profesionalak prestatzeko nazioz gaindiko proiektu-ekintzak diruz laguntzeko proposamenen deialdia.

Informazio gehiago