Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da.

Nafarroako Gobernuak 5.012.800 euro gehitu ditu erronka demografikoko udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako deialdian. 5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak sartzen dira hor.

Aldaketa horren ondoren, dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 8,2 milioi eurokoa da, eta Europako Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoko Next Generation funtsetatik dator.

Eskaerak modu telematikoak aurkezten ahalko dira abenduaren 31ra arte, Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoko fitxaren bidez, salbu eta familia bakarreko etxeen jabeen kasuan; izan ere, horiek Etxebizitza Zerbitzura jotzen ahalko dute dokumentazioa aurrez aurre tramitatzeko.

Informazio gehiago