2024ko apirilaren 30eko 23:59 arte (CEST), Europar Batasun guztiko hiriek aukera dute Europako Hiriburu Berdea eta Orri Berdea 2026 sarietarako hautagaitza aurkezteko. Europako Batzordeak bultzatu du deialdia, eta jasangarritasunarekin konprometitutako hirien aurrerapenak aintzatetsiko ditu.
Europako Hiriburu Berdea saria 2010ean abiarazi zuen Europako Batzordeak, hiriak berdeagoak eta garbiagoak izatera bultzatzeko eta, horrela, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. 100.000 biztanle edo gehiago dituzten hirien ahaleginak aintzatesten ditu, Europako Itun Berdearen helburuekin bat datozen ekintzak aurrera eramateagatik, eta, zehazkiago, konpromisoak hartzeagatik “Zero Kutsadura” Ekintza Planari, Ekonomia Zirkularraren Ekintza Planari eta Biodibertsitatearen Estrategiari dagokienez.