Bileran, halaber, arlo hauetan eginen diren urratsak aurkeztu dira: Bioteknologia eta Biologia Sintetikoa, Zibersegurtasuna, Datuen Zientzia eta AA, Elementu Konektatuak, Seguruak eta Adimendunak, eta Medikuntza Pertsonalizatua eta Terapia Aurreratuak.

Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Guneak (IRIS) eskualdeko ezagutza guztia biltzen du (37 eragile publiko eta pribatu), eta enpresei, herritarrei eta administrazio publikoei laguntza ematen die eraldaketa digitaleko prozesuetan. IRISek ETEei, mikroETEei eta langile autonomoei erreparatzen die bereziki; orobat, zentro teknologikoei, unibertsitateei eta erakunde publikoei. Horregatik, Gunea funtsezko tresna bat da Nafarroako enpresa-sarea digitalizatzeko prozesuan, enpresen eraldaketa teknologikoa bizkortzen baitu. Gainera, Europako Batzordeak IRIS nabarmendu du, EDIH edo European Digital Innovation Hub-en lehen sarean sartu baitu.

IRIS katalizatzailea da, eta leihatila bakarra, eta mota guztietako 200 zerbitzu inguru eskaintzen dizkie hala eskatzen duten enpresei, administrazio publikoei eta herritarrei. Une oro laguntzen die prozesuan, eta, behar izanez gero, zerbitzuak hitzartzeko beharrezkoak diren izapideak kudeatzen ditu.

Informazio gehiago