Kontseiluak behin-behineko akordio bat lortu du Europako Parlamentuarekin, EBn komunikabideen askatasuna, aniztasuna eta argitaratze-independentzia babesteko lege berri bati buruz.
Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Legeak (EMFA, ingelesezko siglen arabera) esparru bateratua ezarriko du, eta zenbait neurri jasoko ditu kazetariak eta komunikabideetako bestelako hornitzaileak babestearren politikarien esku-hartzetik.
Halaber, arauak errazagoa eginen du langile horiek Europar Batasunean jardutea.
Erregulazioaren helburua da babesak ezartzea alderdi politikoek komunikabide publiko eta pribatuen erabaki editorialetan esku hartu ez dezaten, kazetariak eta haien iturriak babestea, eta komunikabideen askatasuna eta aniztasuna bermatzea.