Europako Batzordeak iragarri duenez, martxan jarriko da Basoen Deforestazioari eta Degradazioari buruzko EBren Behatokia. Online kontsultatzen ahalko dira munduko lurrazalaren mapak eta datuak.

Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC, ingelesezko siglen arabera) egina, Behatokiak Europar Batasunak deforestaziorik gabeko produktuei buruz ezarritako arau berriak babestuko ditu, bermatzeko EBko merkatuan merkaturatzen diren edo bertatik esportatzen diren produktuak ez datozela lur deforestatuetatik edo produktu horiek ez dutela basoak narriatzea eragin.

Arau berrien helburua da Europar Batasunean oinarrizko produktu batzuen kontsumoak eta ekoizpenak eragindako karbono emisioak eta biodibertsitate galera murriztea, eta horiek ekoizteko nekazaritza hedapenaren ondoriozko deforestazioari eta narriadurari heltzea. Arau berri horiek deforestaziorik gabeko produktuei buruzko erregelamenduan ezartzen dira, eta 2024aren amaieran aplikatuko dira.

Informazio gehiago Behatokiaren webgunean