Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nekazaritza Ingeniarien Elkargoak eta NUPek Lurraren Munduko Egunaren V. Jardunaldia antolatu dute, “Lurzorua eta ura: bizi iturri” goiburuarekin
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru duen LIFE-IP NAdapta-CC klima aldaketara egokitzeko proiektua kudeaketa erresilientearen plan bat garatzeko lanean ari da, klima aldaketa eragiten ari den narriadura larrien aurrean nekazaritza ekoizpeneko lurrak egokitzen lagunduko duen neurri gisa. Gainera, lurzoruen arloko jardunbide egokien erakustaldiekin jarraituko da, eta aipatutako plana eta lortutako emaitzak zabalduko dira datozen urteetan.
INTIA sozietate publikoak gidatu du ekintza, NUPekin eta NILSArekin lankidetzan, eta, LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuaren esparruan, nekazaritza kudeaketako hiru estrategia ebaluatzen ari da (kontserbazioko nekazaritza, medeapen organikoen erabilera eta txandaketa berriak), lurzoru adierazleetan oinarrituta, klima aldaketei eman diezaieketen erantzuna zehazteko. Horretarako, lursail erakusgarrien sare bat ezarri da, bai eta Nafarroako nekazaritza sistemen adierazgarri diren laborantza lursailetan kontrol sare bat ere. Horren ondorioz, lurzoruaren adierazleak aztertu dira 150 nekazaritza lurzati baino gehiagotan, eta Foru Komunitatean agrosistemen kalteberatasunari buruzko lehen diagnostikoa argitaratu da, emaitzen ebaluazioa barne.