Kontseiluak eta Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute EBk Mediterraneoko Ikerketa eta Berrikuntzarako Elkartean (PRIMA, ingelesezko siglen arabera) parte hartzen jarraitzeari buruz, Horizonte Europaren esparruan, 2025-2027 aldirako.
PRIMAren jarduerak 2028ko abenduaren 31ra arte aurreikusita dauden arren, azken proposamenen deialdiak 2024an eginen dira, Horizonte 2020 programaren esparruan, eta horrek esan nahi du PRIMAren aldi aktiboa 2024an amaitu behar zela. Parte hartu duten estatuek adierazi dute PRIMArekin jarraitu nahi dutela hainbat gizarte krisiri aurre egiteko tresna eraginkor gisa.
Gaurko akordioa EBk elkartean duen partaidetza luzatzean datza, aplikazio esparrua aldatu gabe. EBren parte hartzearen iraupena egungo ikerketa eta berrikuntzako esparru programarekin –Horizonte Europa– bat etorriz luzatuko da, proportzionalki handiagoa den aurrekontuarekin eta Horizonte Europaren arauetara egokituta.
PRIMAren helburu nagusia da EBren eta parte hartzen duten estatuen ezagutza eta finantza baliabideak bateratzea, ikertzeko jarduerak eta gaitasunak sortzeko eta irtenbide berritzaileak garatzeko, Mediterraneoko eremuan ur hornidura eta elikadura sistema jasangarri eta erresistenteak lortze aldera.