Foru Gobernuak gaurko bileran hartutako akordioaren bidez, 49,3 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du Nafarroako Landa Garapeneko Planarekin loturiko hainbat jarduera egiteko 2024-2029 denboraldian. Horien artean nabarmentzekoak dira ingurumena, klima eta biodibertsitatea kontserbatzearekin lotutako neurriak eta nekazaritza ekologikorako babesa eta mendi eremuetarako eta muga naturalak dituzten eremuetarako laguntzak.
Bost urtera begira planifikatu denez, sektoreari laguntzak emateko aurrekontua egiturazkoa da, eta horrek onura ekarriko die laguntza horiek jaso ditzaketen pertsonei.
Alde batetik, 20,6 milioi euro bideratuko dira 2025-2029 aldiko ingurumen- eta klima-konpromisoetara. Konpromiso horiek Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan jasota daude, eta % 45ean finantzatuko dira Landa Garapenerako Europako Funtsarekin. Laguntza horiek 1,2 milioi eurotan handitu daitezke, aplikazio aldian sortzen diren premien arabera.