Europar Batasunak klimaren aldeko munduko ekintzaren lidergoa markatu du azaroaren 30etik abenduaren 13ra Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) egin den Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen hogeita zortzigarren Konferentzian (COP28).

Dubain bildu diren ia 200 herrialdeetako ordezkariek akordio bat hartu dute azkenean, eta baterako ahalegin globala eskatu dute erregai fosilak “atzean uzteko”.

Aho batez onartu da akordioa osoko bilkuran, eta deia egiten die estatuei: trantsizio bat has dezatela erregai fosiletatik urruntzeko “modu ordenatuan eta ekitatiboan, hamarkada kritiko honetan ekintza bizkortuz, 2050ean zero emisio garbi lortzeko helburuarekin, zientziarekin bat etorriz”.

EBko Kontseiluko Espainiaren presidentetzak klima aldaketaren aurkako borrokan konpromiso eta anbizio argia duen mezu batekin parte hartu du gailurrean –Espainiako Gobernuaren ekintzaren zeharkako lehentasunetako bat da hori–.

Informazio gehiago