Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria arduratu da edizio honetako ekitaldiaren amaieraz

150 lagunek eskuratu dute Europako I+G+Bko Proiektuen Sustapenean eta Kudeaketan espezializatzeko ikastaroko diploma, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolaturiko prestakuntza-ziklo horren lau edizioetan. Europako proiektuen kudeaketan egoki trebatutako profesionalak prestatzea da diplomaren xedea.

Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak ikastaroaren laugarren edizioko diplomak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen ostegunean. Hitzaldian azpimarratu zuen europazaletasunak ekarri zuela Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia sortzea 2019an. «hala egin genuen –nabarmendu zuen– bagenekielako aukera agerikoa zela gure lurralderako».

«Filosofia horrek bultzatu gintuen Europa den unibertso konplexua profesionalizatzeko premiari heltzera, Europa Nafarroara hurbiltzeko eta Nafarroak toki handiagoa hartzeko Europan», gaineratu zuen lehendakariordeak; bestetik, azaldu zuen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritzak horrexegatik proposatu ziola NUPi prestakuntza hori, gaur egun laugarren edizioa duena.

Ana Ollok nabarmendu zuen, halaber, politika horiek Kanpo Ekintzarako 2021-2024 Planean finkatutako estrategiaren parte direla, haren xedea baita «Nafarroa Europan, mugaz gaindiko Nafarroan eta Nafarroa Munduan» kokatzea.

Gehiago irakurri