Ekitaldia abenduaren 20an eginen da, Baluarten
Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europar Zentroa (CEIN) sozietate publikoak “Eragin handiko ekintzailetzaren nazioarteko kongresua–CEIN Startup Day” antolatu du. Baluarten eginen da datorren abenduaren 20an.
Ekitaldi horrek inbertsioan jarriko du arreta, startupen eskalatze palanka gisa, ekintzailetzaren ekosistema nazionala eta eskualdekoa sustatzeko; horretarako, enpresa emergente berritzaileak eta inbertsio- eta finantza-erakundeak eta korporazio handiak harremanetan jarriko dira.
Hala, kongresuan, Health, Digitech, Agro eta Greentech sektoreetako enpresa emergenteek negozioa aurkeztuko diete balizko inbertitzaile espezializatuei. Era berean, jardunaldian, banakako topaketak eginen dituzte startupetako arduradunek eta inbertitzaileek eta korporazioek –aurretik antolatuko dira topaketa horiek–.
Europako inbertsio ekosistema hizpide hartuta, mahai inguru bat eginen da, eta bertan izanen dira Adrián Zambrano (Head of Structured Finance Unit Institutional Mandates of European Investment Bank Group), Oscar Sala (Venture Partner and Head of DeepTech Program 3xP Gobal) eta María Sansigre (Founding Ionic Partner).