REGIOSN 2030 proiektuaren esparruan Bruselan egindako bileran, Nafarroak, Europako beste 9 eskualderekin batera, Garapen Iraunkorrerako Helburuak eskualde mailan betetzen diren ebaluatzeko sistema bat aurkeztu du

Nafarroako Gobernuak Eskualdeen Europako Batzordearekin partekatu zituen Nafarroan 2030 Agendak aurrera egiteko erronkak. Bilera Bruselan egin da, REGIOSN 2030 proiektuaren esparruan. Bertan, Nafarroak parte hartu du lurralde mailan Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) jarraipenerako adierazle sistema bat sortzeko esku hartzen duten Europako hamar eskualde pilotuetako bat bezala.

Bileran Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria eta Luis Campos Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia egon ziren, eta 2030 Agenda garatzeko Nafarroak epe labur eta luzean aurre egin behar dien erronkak azaldu zituzten.

Foru Gobernuak duela gutxi onartutako Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030 nabarmendu daiteke. Estrategia hori aterki bat da Nafarroako politika publikoak estaltzeko eta horien ikuspegi jasangarria bermatzeko, estrategiaren gobernantza eskemari, arlo estrategikoetako ekimen eta politika bultzatzaileen egituraketari, politika publikoen ebaluazio eskemari eta politika horien arduradunentzako prestakuntza planari esker.

Informazio gehiago