Oro har EBko erakundeen funtzionamenduaren politikei buruz eta, bereziki, kohesio politikari buruz gehiago ikasi nahi duten kazetariei gonbita egiten zaie Batzordearen #EUinMyRegion Media Trips bidaia programaren 2024ko ediziorako hautagaitza aurkez dezaten. Deialdia zabalik egonen da 2024ko urtarrilaren 8ra arte (astelehena), 17:00ak arte (CET).
Programa tokiko eta eskualdeko kazetarientzat eta EBko eduki sortzaileentzat irekita dago, eta Bruselara bi eguneko ikasketa bidaia barne hartzen du. Parte-hartzaileek EBko erakundeak bisitatuko dituzte, egitura eta prozedurei buruz gehiago ikasiko dute, EBren kohesio politikaren eta iruzurraren kudeaketaren gaiak sakonki jorratuko dituzte, eta funtsen kudeaketa desegokia ere aztertuko dute.
Programa amaitzean, parte-hartzaileek hobeki ulertuko dituzte EBren politikak, bereziki kohesio politika. Beste herrialde eta eskualde batzuetako kazetariekin harreman eta lotura berriak ezartzeko aukera ere bada.
Lehenengo ikasketa bidaia 2024ko martxoaren 19an eta 22an izanen da, eta apirilean eta maiatzean beste bi antolatuko dira. Ikasketa bidaia bakoitzean EBko estatu kideetako 40 kazetari eta eduki sortzaile inguruk parte hartzea espero da.
Hemen programari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu.