Batzordeak, estatu laguntzei buruzko EBren arauei jarraiki, Europaren interes komuneko proiektu garrantzitsu bat (PIICE) onartu du, Europa osoko hornitzaile askok hodeiko eta muturreko konputazio teknologia aurreratuen ikerketa, garapena eta lehenbiziko industria erabilera bultzatzeko.

Proiektua, Belaunaldi berriko hodeiko azpiegitura eta zerbitzuen PIICE (IPCEI CIS, ingelesezko siglen arabera) izenekoa, zazpi estatu kidek batera jakinarazi dute: Alemaniak, Espainiak, Frantziak, Hungariak, Italiak, Herbehereak eta Poloniak.

Estatu kideek 1 200 milioi euro jarriko dituzte finantzaketa publiko gisa, eta espero da inbertsio pribatuetan 1 400 milioi euro gehiago desblokeatzea. PIICEren barruan, 19 enpresak, horien artean enpresa txiki eta ertainak (ETEak), 19 proiektu oso berritzaile gauzatuko dituzte.