Prestakuntza Europako IRIS EDIH proiektuaren esparruan garatu da, eta medikuntza genomikoaren erronka etiko eta legalei ere heldu die.
Osasun-langileak, enpresa pribatuetako eta ETEetako ordezkariak, ikerketa biomedikoan aritzen diren pertsonak… “Genomika praktika klinikoan eta ikerketa biomedikoan” izeneko ikastaroak 70 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu. Ikastaroaren helburua zen informazio genomikoa interpretatzen eta kudeatzen ikastea, eta Navarrabiomed zentroak eta Nafarroako Unibertsitateak antolatu dute, IRIS Berrikuntza Digitalaren Gunearen eta Europako IRIS EDIH proiektuaren esparruan.
Europa Digitala programaren esparruan, Europako Batzordeak Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Gunea hautatu du European Digital Innovation Hub (EDIH) delakoen lehen sarean sartzeko. Sarean sartu izanari esker, IRISek aukera du eraldaketa digitalaren katalizatzaile izateko, zerbitzu espezializatuak eskaintzen baititizkie enpresa eta erakunde publikoei, eskualde- eta estatu-mailan nahiz Europan, adimen artifizialaren, superkonputazioaren eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatuaren arloetan.