Elma Saiz Gizarte Segurantzako ministroa izan da gaur goizean eginiko bilkuraren buru, eta harekin izan da Maeztu kontseilaria

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztu Villafrancak Europar Batasuneko Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Kontseiluaren (EPSCO) bileretan parte hartu du, azken bi egunotan, Bruselan. Gaurko saioan (asteartea), Gizarteratzeko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministro Elma Saiz Delgadorekin batera aritu da.

Gaur goizeko jardunaldian, hain justu, bi gai jorratu dituzte nagusiki: batetik, Europar Batasuneko aurrekontu-arauen barneko inbertsio soziala, eta, bestetik, Gizarte Segurantzako sistemen koordinazioa digitalizatzea. “Gai garrantzitsuak dira, eta inpaktu handia dute Europako herritarrengan”, balioetsi du Saiz ministroak. Gizarte Segurantzaren koordinazioa digitalizatzeari dagokionez, Elma Saizek nabarmendu du baliagarria izanen dela “herritarrei eta enpresei zerbitzu hobea emateko eta administrazio-kargak arintzeko”, bai eta estatuen arteko koordinazio handiagoa lortzeko, akatsak zuzentzeko eta iruzur txikiagoa izateko ere.

Informazio gehiago