Europan, gaur egun, lan-merkatua gogortzen ari da. Arazoak berriak ez badira ere, horrek esan nahi du lan-merkatuaren desorekak larriagotzen ari direla. Garrantzitsua da ulertzea eskulan gutxi dagoela eta kualifikazioetan hutsuneak daudela, eta horri erantzuna eman behar zaio. Hori kontuan harturik, Europako Batzordeak gai horri heldu zion aurtengo txosten enblematikoetako batean.
ESDE 2023 argitalpenak aztertzen du nola erantzun behar zaion eskulan-eskariaren eta -eskaintzaren arteko desorekari, lanbide eta eremu geografiko jakin batean. Ondorioek berresten dute ezen eskulan-falta, iraunkorra izateaz gain, handitu eginen dela lanbide horietan. Besteak beste, adierazten da eskulana falta dela arrazoi askorengatik: trantsizio ekologiko eta digitalean behar diren kualifikazio bereziak aldian-aldian aldatzea, gizartearen eta lan-baldintzen bilakaera, eta abar.
Halaber, eskulanaren eta kualifikazioen gabeziei erantzuteko neurri politikoak aztertu ditu ESDE txostenak. Aipatutako ekimenek helburu dute gaitasunak garatzea, lanpostuen egokitzapena hobetzea, langile-talde jakin batzuek lan-merkatuan parte hartzea eta lanbide jakin batzuen erakargarritasuna handitzea.