Europar Batasuneko berotegi-efektuko gasen isurketen % 36 eraikinei dagozkie; hortaz, isurketa horiek murriztea funtsezkoa da klima-neutraltasuna lortzeko. Testuinguru horretan, Kontseilu Europarrak eta Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute, eraikinen energia-efizientziari buruzko Zuzentaraua berrikusteko proposamenari dagokionez, zeina Fit for 55 paketearen parte baita. Helburu nagusiak honako hauek dira: eraikin berriak isuririk gabeko eraikinak izatea hemendik 2030era, eta eraikin guzti-guztiak isuririk gabeko eraikin bihurtzea hemendik 2050era.
2021eko abenduan, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu zuen eraikinen energia-efizientziari buruzko Zuzentaraua berrikusteko Europako Itun Berdearen arabera, 2050erako Europar Batasuneko eraikinak deskarbonizatzeko xedez.
Proposamen honek erraztuko du etxebizitzak, eskolak, ospitaleak, bulegoak eta bestelako eraikinak birgaitzea, berotegi-efektuko gasen isuriak gutxitzeko eta energia-fakturak merkatzeko, eta EB guztian energia-birgaitzearen tasa handitzeko.