Interkonektatutako energia-sare egonkorrak dira EBko energiaren barne-merkatuaren ardatza, eta funtsezkoak dira trantsizio ekologikoa ahalbidetzeko. Europako Itun Berdea betetzen laguntzeko, Europako Batzordeak ekintza-plan bat proposatu du, gure sare elektrikoek modu efizienteagoan funtzionatzen dutela eta urrunago eta azkarrago hedatzen direla bermatzeko. Batzordeak dagoeneko ezarri du laguntza-esparru juridiko bat, sare elektrikoak Europa osoan hedatzeko. EBko merkatuak erabat integratu ondotik, azpiegitura-sare modernizatu batek bermatuko du herritarrek eta enpresek energia merkeagoa eta garbiagoa izanen dutela.

Espero da EBn elektrizitatearen kontsumoa % 60 inguru areagotuko dela hemendik 2030era bitartean. Sareek sistema digitalizatuagoa, deszentralizatuagoa eta malguagoa ahalbidetu beharko dute; esate baterako, milioika eguzki-panel teilatuetan, baliabideak partekatzen dituzten tokiko energia-komunitateak eta bero-ponpak, itsas energia-iturri berriztagarri gehiago, kargatu beharreko ibilgailu elektriko gehiago eta hidrogenoa ekoizteko premia handiagoak. Kontuan hartuta gure banaketa-sareen % 40k berrogei urte baino gehiagoko dituela eta mugaz gaindiko garraio-ahalmena bikoiztu eginen dela hemendik 2030era bitartean, 584 milioi euroko inbertsioa egin behar da.

Ekintza plana