Europako Batzordeak migrazioaren alorreko lege-esparrua eguneratzea proposatu du. Hala, gutxieneko arauak ezarri nahi ditu Batasunean legez kanpo sartzea, igarotzea eta egotea saihesteko eta hartarako laguntza ematea galarazteko. Eguneratze horrek bost helburu nagusi izanen ditu:
- Antolatutako delinkuentzia-sareak eraginkortasunez jazartzea.
- Arau-haustearen larritasuna islatzen duten zehapen bateratuak jartzea.
- Jurisdikzio-irismena hobetzea.
- Estatu kideen baliabideak eta gaitasunak indartzea.
- Datu-bilketa eta txostenak egiteko prozesuak hobetzea.
Horretaz gainera, Batzordeak erregelamendu bat proposatu du Europolen eginkizuna eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko, migratzaileen legez kanpoko trafikoari eta gizakien salerosketaren aurkako borrokari loturik. Horren oinarrian ageri da dagoeneko arrakasta izan duen Migratzaileen Legez Kanpoko Trafikoaren aurkako Europolen Zentroa: 2016an sortu zenetik, 83 ekintza-talde baino gehiago ditu, eta 1.200 milioi euro konfiskatu dituzte eskudirutan.
Helburu horiek betetzeko, Batzordeak Europolen giza baliabideak eta bitarteko finantzarioak areagotzea ere proposatu du, eta migratzaileen legez kanpoko trafikoaren aurkako Mundu Aliantzaren alde ekiteko deia egin du.