Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) osoko bilkurak hidrogeno berdearen aldeko adierazpena onetsi du, eta Pirinioetako Behatokiaren bidez abian jarritako Life proiektuari balioa eman dio; Nafarroak parte hartzen du horretan

Pirinioetako Lan Elkarteak –zeinaren kide baita Nafarroako Foru Komunitatea, Pirinioen bi aldeetako beste komunitate eta eskualdeekin batera– hidrogeno berriztagarriaren aldeko adierazpena onetsi du Urdaibain (Bizkaia), eta balioa eman dio Life-PYRENEES4CLIMATE proiektuaren garapenari –Nafarroaren kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gidatua–; organo horren lankidetza-ekintzetako bat da.

Pirinioetako Lan Elkartea da mugaz haraindiko lankidetzarako erakunde bat, 1983an sortua, eta Pirinioetako bi aldeetako lurralde-elkargoak biltzen ditu. Hauek dira kideak: Frantziako Nouvelle Aquitaine eta Occitanie eskualdeak; Aragoi, Katalunia, EAE eta Nafarroako autonomia-erkidegoak, mugaren alde honetan; eta Andorrako Estatua. Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako Planak (2021-2024) bere egiten ditu PLEren helburuak, eta, bide horretan, lankidetza sustatzeko tresna nagusietako bat da Interreg Poctefa Europako funtsen programa. Programa horrek 240 milioi euro baino gehiago ditu 2021-2027 aldirako.

Gehiago irakurri