EB datuetan oinarritutako gure gizarte honen lider izan dadin, Kontseiluak Erregelamendu berri bat onetsi du, datuak ekitatez eskuratu eta erabiltzeko arau bateratuei buruzkoa

Erregelamenduak arau berriak ezartzen ditu, zehazteko nork eskura eta erabil ditzakeen EBko sektore ekonomiko guztietan sortutako datuak. Hauxe da helburua:

– Ingurune digitaleko eragileen artean datuen balioa esleitzerakoan ekitatea bermatzea

– Datuen merkatu lehiakorra sustatzea

– Datuetan oinarritutako berrikuntzari aukerak irekitzea, eta

– Datuak denontzat eskuragarriagoak izatea.

Lege berriak datuak tratatzeko zerbitzuak ematen dituzten erakundeen arteko trukea erraztu nahi du; datuen legez kanpoko transferentziaren aurkako babesak ezartzen ditu; eta elkarreragingarritasun-arauak garatzea aurreikusten du, datuak sektoreen artean berrerabili ahal izateko.

Datuen legeak datuen gaineko kontrol handiagoa emanen die bai partikularrei bai enpresei; horretarako, eramangarritasun-eskubidea indartu du, datuak zerbitzu batzuetatik besteetara erraz kopiatzeko edo transferitzeko bidea emanez, datuak objektu, makina eta gailu adimendunen bidez sortzen direnean. Lege berriak botere handiagoa emanen die kontsumitzaileei eta enpresei, aukera emanen baitie beren produktu konektatuek sortzen dituzten datuekin zer egin daitekeen adierazteko.

Argibide gehiago