Berdintasunerako ministerioen arteko batzar informala Iruñeko “Baluarte” Kongresu eta Erakusketa Jauregian eginen da.
Espainiako Berdintasunerako ministerioko buru Ana Redondok zuzenduko du bilera eta harrera eginen die Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako beste herrialde gonbidatuetako berdintasun arduradunei, Europako Berdintasunerako ordezkari Helena Dalliri, Emakumeen aurkako indarkeriari eta etxeko indarkeriari aurre egiteko borrokarako adituen taldeko (GREVIO) buru Maria-Adriana Kostopouluri eta beste hainbat erakunde eta agentzia europarren hainbat ordezkariri.
Lan-saioetan, berdintasun arduradunek proposamenak eta irizpideak trukatuko dituzte, aurrera egiteko zenbait arlotan, hala nola, emakumeen aurkako indarkeria azaleratzeko datuen bilketa, edo indarkeria mota guztien biktimentzako laguntza zerbitzu espezializatuak bermatzea.
EBko ministroen adierazpenak Berdintasunerako ministerioen arteko batzar informalean.
Berdintasunerako ministerioen arteko Iruñeko batzar informalaren ondorengo prentsaurrekoa.