Iruñeak hartu du Berdintasunerako ministerioen arteko batzar informala, EBko Kontseiluaren Lehendakaritza espainiarraren testuinguruan.
María Chivite Navascués Nafarroako lehendakariak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna “oparotasunaren oinarritzat” jo du gaur arratsaldean, bihar Iruñean elkartuko den Europar Batasuneko berdintasun ministerioen batzar informalean parte hartuko duten hogeiren bat ordezkaritzari eskaini dien harrera ekitaldian.
Baluarte Kongresu Jauregian elkartuko da batzarra, eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritza espainiarraren testuinguruan antolatu da. Batzarrean aztertuko den gai nagusia emakumeen aurkako indarkeriari erantzuna emateko Europak gaur egun dituen erronkak izanen dira, batez ere, datuen bilketa, biktimentzako laguntza eta sortzen ari diren indarkeria mota berriak, besteak beste, ziber-indarkeria, indarkeria politikoa, indarkeria bikarioa eta indarkeria instituzionala.