Batzordeak Dublin III Erregelamenduaren eraginkortasuna bermatzeko jardunbide egokien sorta bat aurkeztuko du gaur, Von der Leyen lehendakariak ekainean iragarri zuen bezala, Dublingo ibilbide-orriaren aplikazioaren zati gisa.

Estatu kideei bidalitako gutunean, Europako Kontseilua 2023ko otsailean batzartu baino lehen, 2022ko azaroan Batzordeak berak prestatu eta estatu kideek berretsitako Dublingo ibilbide-orria osorik aplikatzeko konpromisoa hartu zuen Von der Leyen lehendakariak. Dublingo ibilbide-orriak neurri praktikoak ezartzen ditu, bigarren mailako joan-etorrietarako pizgarriak murrizteko helburua lortzeko, estatu kideen arteko lankidetza hobetuz.

Gaur, «Dublin Roadmap in action – Enhancing the effectiveness of the Dublin III Regulation: identifying good practices in the Member States» (Dublingo ibilbide-orria martxan – Dublingo Erregelamenduaren eraginkortasuna hobetzea: Estatu kideen jardunbide hobeak) dokumentuan, Batzordeak zenbait jardunbide egoki deskribatzen ditu, emaitza onak eman baitituzte, Dublin III Erregelamendua aplikatzearen ikuspegitik.

Informazio gehiago