8 enpresa eta entitatek osatzen dute aste horretan Nafarroan garatutako proiektuak aurkeztu dituen ordezkaritza.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Hidrogeno Berdearen Europako Astean hartu du parte; ekitaldi hori da Europan teknologia horrekin lotuta egin den hitzordu nagusia. Ekitaldian izan da Uxue Itoiz, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, eta harekin batera izan dira entitate hauetako ordezkariak ere: Acciona, Acciona Plug, Nordex eta Sakana group enpresak eta AIN, Naitec, CENER eta SODENA entitateak.

Azokan, Pirinioetako Lan Elkartearen barruan egiten ari diren aurrerapenak ere aurkeztu dira. Nafarroaren kasuan, bi proiektu aurkeztu dira. Lehenengoa izan da Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriaren proiektua. Proiektu horren arabera, hidrogeno berdeko planta bat eraikiko da, hasierako 3,2 MW-ko elektrolisi potentzia izanen duena lehen fase pilotu batean, eta, ondoren, 10 MW-ra handitzen ahalko dena.

Gehiago irakurri