Europako Batzordea kontsulta bat egiten ari da, Espainiako merkatu elektrikoa erreformatzeko proposamenei buruzkoa. Kontsultaren helburua da alderdi interesdun publiko eta pribatuen iritzia aztertzea eta, horrela, Europako Batzordeari laguntzea aurreikusitako erreformak ebaluatzen. Iruzkinak 2023ko abenduaren 22ra arte igortzen ahalko dira. Batzordeak bere irizpena emanen du, kontsulta horren bidez jasotzen duen informazioa kontuan hartuta.
Elektrizitatearen Merkatuaren 2019/943 Erregelamenduaren arabera, EBko estatu kideek erreformak planteatu behar dituzte elektrizitatearen merkatuan, betiere hornidura eskasia egon daitekeela identifikatzen badute.
Espainiak azaroaren 13an aurkeztu zizkion Europako Batzordeari aurreikusitako erreforma neurriak. Batzordeak Espainiako planari buruzko irizpena eman beharko du, eta kontsulta horren bidez, jakin nahi du zer iritzi duten alderdi interesdunek aurreikusitako erreformei buruz.
Beraz, honako hauei egin zaie kontsulta: agintari nazionalak, eskualdekoak eta tokikoak, enpresa pribatuak, industria elkarteak, enpresa txiki eta ertainak, kontsumitzaileen erakundeak, sindikatuak, GKEak, ingurumen erakundeak, aholkularitzak eta beste alderdi interesdun batzuk.