Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak antolatu zuen topaketa, eta NABIk, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak eta EUROPE DIRECT Nafarroak lagundu zuten horretan.
Helburua zen aztertzea zer egiten duen Europar Batasunak, hainbat ekimenen bidez genero berdintasuna sustatzeko. Besteak beste, Europako funtsek honako arlo hauetan finantzatzen dituzten politikak eta proiektuak landu ziren: genero indarkeria, ziberjazarpena, gazteria, zainketen politikak, kontziliazioa edo soldaten gardentasuna.
Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak topaketaren hasieran esku hartu zuen, eta berdintasun politikek Nafarroako Gobernuarentzat duten garrantzia nabarmendu zuen. Hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bat egin zen. Bertan, hainbat ikuspegitatik jorratu zen genero berdintasuna, eta nhonako hauek hartu zuten parte: Patricia Abad Encinas Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria; Adrián Lasa Mediavilla Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzako Komunikazio eta Informazioko ofiziala, Teresa Nevado Emakumeen Europako Lobbyko Espainiako idazkari nagusia, Eva María Infante Deus Europaren aldeko Europa Nafarroa Taldeko bozeramailea, eta Gloria Tarno Luque Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzako Informazio eta Komunikazioko laguntzailea.
Ekitaldia amaitzeko, networking saio bat egin zen, eta, bertan, hizlariek eta bertaratuek elkarrekin modu lasaiagoan hitz egin zuten jorratutako gaiei buruz.