Welcoming International Talent doktoratu aurreko laguntzek 2,6 milioi euroko aurrekontua jaso dute, eta 16 pertsonari eman zaizkie.
WIT programa Nafarroako Gobernuak zuzentzen du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin koordinatuta. 2,6 milioi euroko aurrekontua du orotara, Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak erdi bana finantzatua. Aurrekontu horrekin bi laguntza-deialdi egin dituzte: lehena 2022ko apirilean deitua, eta bigarrena, berriz, 2023ko urtarrilean.
Onuradunek hiru urteko laguntza jasotzen dute banakako ikerketa-proiektuak garatzeko, Nafarroako S4 Estrategian jasotako hiru ikerketa-ildo estrategikotan. Laguntza horiek 36.000 euro arteko soldata gordina aurreikusten dute, eta Gizarte Segurantzaren kuota patronalaren kostuak finantzatzen dituzte. Era berean, aurreikusten dute zuzkidura osagarri bat ere Nafarroara etorri eta hemen instalatzeko, prestakuntza-egonaldietarako eta mugikortasunerako, bai eta ikerketarekin lotutako beste gastu batzuk finantzatzeko ere. Hori guztia kontuan hartuta, beka bakoitzaren kostua, guztira, 132.000 eurokoa ere izaten ahal da.
WIT da Espainian COFUND deialdiaren bidez kofinantzatu ziren Europako hamaika proiektuetako bat. Horizonte 2020ko Marie Sklodowska Curie ekintzen barruan gauzatua da, eta, horretaz gainera, gobernu autonomiko batek bultzatutako bakarra.