Azaroaren 20an izan da Nekazaritza eta Arrantza Kontseilua (Agrifish) Bruselan.
Kontseiluak EBko landa-eremuetarako epe luzerako ikuspegi bati buruzko ondorioak onetsi ditu, eta luze-zabal eztabaidatu du Atlantikoan, Ipar itsasoan, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean arrantzatzeko aukerei buruz.
Eztabaida horren bidez, Nekazaritza eta Arrantza Kontseiluaren abenduko bileraren oinarriak ezarri dituzte, zeinean bi proposamenei buruzko akordio politikoa lortzea espero baita.
Ondorioak alderdi interesdun guztiekin eginiko kontsulta-prozesu luze baten ondotik hartu dira. Prozesu horretan, bertatik bertara adierazi zituzten EBko landa-eremuen etorkizuneko garapenari buruzko lehentasunak eta kezkak.